ASTEKO KRONIKA.

(2014ko ekainaren 18an).

 

 

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATUTAKOAK.

 

            Ibai Moranteren Oroimenezko I. Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko zortzigarrena).

 

Gasteizen jokatu da 2014ko ekainaren 14an (larunbat goizean). 13 talde aritu dira, 5 minutuko partidetan.

 

            Abadiño talde bizkaitarra izan da garaile, 43 puntuz. Bigarren Itsas Zaldunak Santurtziko taldea geratu da, 38 puntuz. Hirugarren, Donostiako Gros sailkatu da, 34 puntuz.

 

Ondoren, Buztinzuri gasteiztarra, Danubio (Miranda de Ebro, Burgos), Martintxo A talde antolatzailea eta Egidazu baita ere talde gasteiztarra sailkatu dira.

 

            Euskal Zirkuiturako 12 puntu batu zituen Abadiñok, 10 Itsas Zaldunak-ek, 8 Martintxo A-k, 7 Durangok, 6 Aranbizkarrak, 5 Calasanzek eta 4 San Viatorrek.

 

            Altzagako VIII. Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko bederatzigarrena).

 

            Leioan jokatu da 2014ko ekainaren 15ean (igande goizean). 11 talde aritu dira, 5 minutuko partidetan.

 

            Sestao nagusitu da, 33 puntuz. Bigarren Conteneo sailkatu da, 30’5 puntuz. Hirugarren Altzaga talde antolatzailea geratu da, 29 puntuz.

 

            Ondoren sailkatutakoak hauexek izan dira: Gros (24’5 puntu), Abadiño (18 puntu), Portugalete (16 puntu) eta Erandio (15 puntu).

 

            Altzagak eraman ditu Euskal Zirkuituko 12 puntuak; Abadiñok, 10; Portugaletek 8; Santurtzik, 7; Itsas Zaldunak taldeak, 6; Zornotzak, 5.

 

            Euskal Zirkuituan Salcedo lider dugu, 52 puntuz. Abadiño asko hurbildu zaio (44 puntu). Hirugarren Itsas Zaldunak dugu (39 puntu). Laugarren Santurtzi dago (29 puntu).  Bosgarren, Solvay (22 puntu). Seigarren, Zuri Baltza (21 puntu). Zazpigarren, Zornotza (19 puntu).

 

            JOKATZEKOA.

 

            Jokalari beteranoen Euskadiko Xake Txapelketa.

 

            2014ko ekainaren 21etik 22ra jokatuko da, Zarautzen (Gipuzkoa). Hau da, larunbatean eta igandean. Jose Iglesias III. Oroigarria ere du izena.

 

            2013ko txapelduna Pedro Viñal Gutierrez Iruñeko Nuevo Casino taldeko jokalaria izan zen.

 

         MUNDUKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATUTAKOA.

 

            Xake Azkarreko Munduko Banakako Xake Txapelketa.

 

2014ko ekainaren 16tik 18ra jokatu da, Dubai hirian (Arabiar Emirerri Batuak). 15 minutuko partidak izan dira, gehi 10 segundo jokaldiko. 15 partida izan dira.

 

            Irabazle eta, beraz, 2014ko txapelduna Magnus Carlsen norvegiarra izan da (11 puntu 15 partidatan).

 

            JOKATZEKOAK.

 

            Tximista Xakeko Munduko Banakako Xake Txapelketa.

 

2014ko ekainaren 19tik 20ra jokatuko da, Dubai hirian (Arabiar Emirerri Batuak). 3 minutuko partidak izanen dira, gehi 2 segundo jokaldiko. 21 partida izanen dira. 2.500 FIDE eloa eduki behar da gutxienez parte hartzeko. 2014ko martxoko edo apirileko zerrenda kontuan hartuko da (jokalariari komeni zaiona). Berdin da zerrenda xake klasikokoa, xake azkarrekoa edo tximista xakekoa izatea. Estatu bakoitzeko txapeldunek ere parte har dezakete. Sari garrantzitsuak izanen dira.

 

            2013ko txapelduna Quang Liem Le (Vietnam) izan zen.

 

            FIDEko Emakumezkoen Grand Prix-eko bosgarren torneoa.

 

            2014ko ekainaren 18tik uztailaren 2ra, Georgiako Lopota hirian, jokatuko da. Orotara, 6 torneo dira, 2013an eta 2014an jokatzekoak direnak. 18 jokalari daude Grand Prix honetan. Zirkuito honetako irabazleak Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako Finala jokatuko du Yifan Hou txinatarraren aurka (oraingo txapelduna). 2015ean izanen da hori.

 

            Informazioa: “http://lopota2014.fide.com/en/main-page” webgunean.

 

         XAKE TORNEOAK.

 

            JOKATUTAKOAK.

 

            ”Kirolaren Eguna Kalean” Tximista Xakeko VIII. Torneoa.

 

            2014ko ekainaren 15ean jokatu da, igandean, Calahorra herrian (Errioxa, Espainia). 5 minutuko partidak izan dira, 7 txandatan.

 

            Iruñeko Nuevo Casino taldean jokatu eta Nafarroan bizi den Pedro Viñal Gutierrez izan da irabazle (6 puntu 7 partidatan).

 

            Oier Lacruz Otsoa nafarra zortzigarren sailkatu da, 5 puntuz. Juan Carlos Peralta Calvo nafarra 23. tokian geratu da, 3 puntuz.

 

            36 jokalari aritu dira.

 

            Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr136086.aspx?lan=2&art=1&turdet=YES&wi=821”.

 

            Adin guztietako Madrilgo Xake Txapelketa.

 

            Luis Ignacio Rubio Mejiak irabazi du. 2454 da bere FIDE eloa.

 

            Bigarren Mikel Huerga Leatxe nafarra geratu da. 2.440 da bere FIDE eloa. Finala 2’5-1’5 galdu zuen.

 

            Informazioa: “http://www.ajedrezfma.com/index.php?name=Sections&req=viewarticle&artid=371&page=1”.

 

2014-06-18.

Iturria: Internet.